XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkanoren monumentua, herritar ospetsuaren oroigarri

Herritarrek eraiki zuten Juan Sebastian Elkanoren munduaren lehenengo aldiz emaniko biraren laugarren mendeurrenaren oroigarri izateko.

Bera eraikitzeko zenbait arkitektuk aurkeztu zuen bere proiektua, hasera batetan San Antongo mendian egingo zena izango zelarik garailea.

Antolatzaileen ustetan proiektu honek aurrekontuetan ezarritako mugak pasatzen zituela eta, azkenik bigarren irabazleari eman zitzaion monumentu hau eraikitzeko ardura.

Hauek Agirre eta Azpiroz jaunak zirelarik.

Erabat gaur egun ezagutzen dugun oroit eraikuntza, alegia.

Beronen kostua ehun mila pezetakoa izan zen.

Proiektu honek neurriak murriztuagoak azaltzen zituelakoan San Antongo mendian eraiki beharrean gaur egun dagoen lekuan kokatua izan zen.

Monumentu honen irudi orokorra enbor koniko bat bezala ulertu behar da, gainean solairu bat izanik bertara igo eta sartzeko hesituriko burdinezko ate bat duelarik.

Kanpoan oinarrian bi eskailerak gorago aipatutako atera eramaten gaituzte, tartean geratzen den orman Victorio Machioren baxuerliebe bat aurkitzen da, gure pertsonaia aurrez aurre erakutsiz.

Goikaldean, erdian, laukizko oinarri baten gainean, irudi handi bat agertzen zaigu, berau ere Victorio Machioren eskutik irtena, Samotraziako garaikuntzaren inspirazioz eginiko irudia, alegia.

Azkenik, esan, irudi honen azpikaldean Elkanorekin porturatu ziren hemezortzi gizonen izenak oroitzen direla.